Nafarroako Aldizkari Ofiziala

from June 13, 2008
Last Document: January 07, 2009

Search within this source

FeediconRSS   What's this?

Browse by Official Journal

BON-EU, July 23, 2008

I. Nafarroako Foru Komunitatea

1285/2008 EBAZPENA, ekainaren 10ekoa, Osasun zuzendari nagusiak emana, Osasun zuzendari nagusiak martxoaren 13an emandako 575/2008 Ebazpenean atzeman diren akatsak zuzentzen dituena. Horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko bainurako eremuak, 2008ko bainu-denboraldia, laginak hartzeko tokien kontrolerako egutegia eta aipatutako zentsu horretatik bainurako eremu bat kentzea onesten ziren.

2071/2008 EBAZPENA, ekainaren 16koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, maiatzaren 27ko 1712/2008 Ebazpenean atzeman diren akatsak zuzentzen dituena. Horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionarioak izendatu ziren, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako Erradiodiagnostiko barrutiko fakultatibo espezialista lanetan aritzeko, eta lanpostu hutsak esleitu zitzaizkien.

64/2008 FORU AGINDUA, ekainaren 25ekoa, Toki Administrazioko kontseilariak emana, M.ª Jesús González Muñoz andrea Toki Administrazioko Departamentuko Toki Entitateentzako Aholkularitza eta Lankidetza Zerbitzuko Toki Erakundeen Lankidetzarako Ataleko buru izendatzen duena, bitarte baterako.

1.3. Bestelako Xedapenak

287/2008 EBAZPENA, ekainaren 11koa, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana, Ingurumen ukipenetarako baimena ematen duena, baldintzapean, Nafarroako Ubideko 19 B tartea eraikitakoan sobera geratzen diren materialak botatzeko, Erriberriko (Corraliza de la Calla) 12. eta 13. poligonoetako 518 B eta 526 M lurzatietan, hurrenez hurren. Canal de Navarra T-19 B ABEEak sustatu du.

297/2008 EBAZPENA, ekainaren 13koa, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana. Honen bidez Ingurumen ukipenetarako baimena ematen da Cintruenigoko nekazaritza lurzati bat betelanaren bidez lehengoratzeko proiekturako. Sustatzailea Construcciones Martínez-Chivite, S.A. da.

298/2008 EBAZPENA, ekainaren 13koa, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana. Honen bidez Ingurumen ukipenetarako baimena ematen da 'Ur hornidura Nafarroako erretenetik. 15. zona osorako konponbidea. III. fasea, Santakarako adarraren proiektu aldatua' izeneko proiekturako eta 2006ko uztaileko Ingurumen ukipenen azterlanaren eranskinean ageri diren aldaketetarako. Sustatzailea Mairagako Mankomunitatea da.

299/2008 EBAZPENA, ekainaren 16koa, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana. Honen bidez Ingurumen ukipenetarako baimena ematen da, baldintzak ezarrita, 'Irun-Oronoz-Oitz' aireko linean aldaketa egiteko 9147 zenbakiko euskarritik 9152 zenbakiko euskarrira bitartean eta 'Bidasoa TA' azpiestazio berriarekiko lotura egiteko 300 metroko linea elektrikoaren bidez (200 metro airetik eta 100 metro lurpetik) Doneztebeko udal mugapean. Sustatzailea Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U. da.

AKATS ZUZENKETA, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak apirilaren 21ean eman 166/2008 Foru Aginduarena. Haren bidez, Nekazaritzako Aseguru Konbinatuen Planeko Nekazaritzako Aseguruen Planean sartutako nekazaritzako zenbait aseguru izenpetzeko diru-laguntzen arauak eta deialdia onetsi ziren, 2008. urterako.

64/2008 FORU AGINDUA, ekainaren 26koa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana. Honen bidez Corellako saihesbidea egiteko proiektua behin betikoz onesten da, eta hura jendaurrean jartzeko eta ukitutako toki entitateei entzunaldia emateko fasea ebazten da.